IMQ Areeta hortz klinika
IMQ asegurua izan edo ez. Dena zure hortz-osasuna zaintzeko.
%20ko deskontua ortodontzia tratamenduetan 2024/12/31ra arte
IMQ hortz klinika etortzeko arrazoiak
- Odontologia integrala Gure klinikak era guztietako tratamenduak eskaintzen dizkizu zure hortzen osasuna zaintzeko.
- Punta-puntako teknologia Hornikuntza teknologikoki aurreratua.
- Prestakuntza handiko profesionalak Kontu handiz aukeratutako profesionalak ditugu, merezi duzun konfiantza emateko.
Hortz-klinikako gure instalazioak
Zatoz gure klinikara Areetako Paulino Mendivil kalean (Getxon). Instalazio modernoenak ditugu, merezi duzun arreta emateko.
Gure hortzetako profesionalak
IMQk esperientzia zabala duten profesionalak aukeratzen ditu, zu irribarrea harro erakusteaz baino arduratu ez zaitezen.
Javier Palacios Fernández
Asistentzia-arduraduna
- Masterra Ahoko Osasun Publikoan.
- Unibertsitate Aditua Ahoko Errehabilitazioan: Dento, Muko eta ezarpenez eutsirikoak UPV/EHU.
- Unibertsitate Aditua Aho-inplantologian UPV/EHU.
- Unibertsitate Aditua Aho-hortzetako Kalteen Balorazioan UPV/EHU.
- Medikuntza eta Odontologia Fakultateko irakaslea UPV/EHU.
Joan Brunso Casellas
Ahoko eta aurpegi-masailetako kirurgia
- Ahoko eta aurpegi-masailetako kirurgiako espezialista, BAME bidez.
- Medikuntzan doktorea EHU-UPVn (Cum Laude).
- Barrutiko fakultatibo espezialista, estatutu-plaza finkoa duela Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean (Osakidetza).
- Hortz-inplantologiako unibertsitate espezialista.
- ATMko patologia kirurgikoan unibertsitate espezialista.
- European Board on Oro and Maxillofacial Head and Neck Surgery (FEBOMS) erakundeko kidea.
Nerea Fika González
Odontologoa
- Alfonso X el Sabio Unibertsitatean lizentziaduna
- Graduondokoa Hortz Estetikan
- Hortz protesian, implantologian eta endodonzian etengabeko prestakuntza.
Uxue Ortueta
Odontologoa
Borja Campomanes de Allende
Odontologoa
- Master universitario en investigación clinica y de materiales en odontología en la UIC
- Licenciado en Odontología por la UEM
Ana González de Tanago
Odontologoa
Mª del Mar Caminero
Harreragilea
Gure hortz-zerbitzuak
-
Ahoko kirurgia
Eskura ditugu aho-barrunbean mantendu ezin diren hortzak (konpondu ezin diren txantxardun hortzak, masailezur barruko hortzak, edo eusteko hezurrik ez dutenak, etab.) ateratzeko beharrezko teknika guztiak.
Gainera, aho-egiturekin zerikusia duten –zuzena zein zeharkakoa– buruko eta lepoko lesioen diagnosia ere egiten dugu, esaterako tumoreak eta kisteak daudenean.
-
Hortzetako estetika
Ohiko tratamenduetatik -ortodontzia bidez hortzen posizioa zuzentzea, hortzak zuritzea- konponbide aurreratuetara -konpositezko edo zeramikazko azalak, zeramikazko koroak, zirkonioa-, zure irribarrea hobetzeko konponbiderik egokiena daukagu, beti ere konponketen itxura okerragotzen duten metalak ahalik eta gutxien erabilita.
-
Odontologia kontserbatzailea
Txantxarra, hortzetako ehun gogorretako traumatismoak, higadurak, etab. Osatzen ditugu, hortzak ahalik eta egoera onenean eduki ditzazun. Hortz-mamientzako (nerbioa) tratamendurik egokiena prebentzioa da. Gure tratamenduekin hortz-mamien gaineko efektuak minimizatzen saiatzen gara, eta, mina eta balizko infekzioak ekidite aldera, soilik behar-beharrezkoa denean kenduko dugu endodontzia bidezko ebakuntza eginda.
-
Ortodontzia
Ortodontzia geldiarazletik -masailezurraren hazkuntzari eragiten zaio- tratamendu aurreratuetara, gure teknikek mota guztietako patologiak osatzen laguntzen dute: patologia oklusalak (hozkada), hortz okerrak zuzentzeko konponbide estetikoak, ortodontzia tratamenduak haur zein helduentzat, etab. Baita ere estetikazko tratamendu konbentzionalak edo metalezko brackets-ak baliatua egiten direnak, eta teknika ikusezinez egindako tratamenduak, esaterako mihi-ortodontzia edo invisaling-a.
-
Artikulazio tenporomandibularraren patologia
Gaur egun bruxismoa, hortzak estutzeko ohitura kontrolaezina, masailezurreko giltzaduretako minaren eragile nagusienetakoa da.
Gure teknikak baliatuta, dagoeneko mina eta ezintasun funtzionala eragiten duten jazoerei aurre egiten ahaleginduko gara, baita prebenitzen ere. Teknikarik erabiliena ferulak dira, pazienteak, denbora tarte batean, aldean eraman beharrekoak.
-
Prebentzioa eta profilaxia
Murtxikatze-aparatuko kalteak minimizatzeko, patologiei fase goiztiarrean hartzen diegu aurre. Kontzeptu odontologiko honek ez du ia zauririk eragiten, eta hortz-egitura osasuntsu bat edukitzen laguntzen du. Patologia hauek prebenitzeko modurik onena da zure dentistak emandako jarraibideak praktikan jartzea, eta ahoa aldian-aldian aztertzea.
-
Inplanteen gaineko protesiak
Inplanteen gainean banan-banan berritu ditzakegu hortzak, baita zubiak egin edota hortzeria oso-osorik konpondu ere. Aukera egokia denean protesi finkoak jarriko ditugu, torlojuz lotuta edo zementatuta, eta dentistak baino ezingo ditu askatu behar-beharrezko denean. Zenbait kasutan, euste-maila eta segurtasun handia behar denean, berritze-teknika erauzgarriak ere erabil daitezke.
-
Erradiologia eta diagnosirako probak
Gure instalazioak erradiologia-diagnosirako abanguardiako teknologiarekin hornituta daude. Horrela, pazienteak ahalik eta erradiazio gutxien jasota, kalitate oneneko irudiak eskuratu ditzakegu.
-
Ahoko diagnosia
Aho barruko teknika nahiz aho kanpoko irudiak (panoramikoak) erabiltzen ditugu, eta horiei esker, diagnostiko zehatz bat egiteko irudi bikainak erdietsi ditzakegu, eta benetan saiatzen gara erradiazio-dosiak ahalik gehien murrizten.
-
Inplantologia
Hortz-piezak falta direnean, ohiko protesiak erabili beharrean hortz-inplanteak jartzeko teknikak ditugu. Gainazalean tratamendu berezi bat duten titaniozko lokailuak dira, eta behin hezurrean sartuta hortz-sustrai artifizialak bailiran jokatzen dute. Ondoren, haien gainean jarriko da protesirik egokiena.
-
Odontopediatria
Txantxarra aldi baterako piezekin osatzeak garapen egoki bat ahalbidetuko du. Elikadura egoki batek eta ahorako ohitura osasungarriak hartzeak arriskuak murriztuko ditu epe laburrera.
Gainera, gure asmoa da masailezurrak hazterakoan eduki ditzakeen alterazioen ahalik eta diagnosi goiztiarrena egitea. Adin hauetan zuzenketa soil batek zaharragotan burutu beharreko ortodontzia-tratamenduak ekiditen ditu.
-
Padi-haurren hortzak zaintzeko programa
Gure klinikan PADI ere eskaintzen dugu, haurren aho-hortzen osasuna bermatzeko, 7 urtetik 15 urtera bitarte, adin hori erabakigarria delako hortzeria on bat garatzeko.
-
Periodontzia
Gaixotasun periodontala (piorrea) ekiditeko hortzetako bakterio-plaka zehatz kontrolatzen dugu, eta, kendu ondoren, kasuan kasurako higiene-teknika eraginkorrenak irakasten ditugu. Pazienteak dagoeneko gaixotasuna hartuta balu, hedapena mozten ahaleginduko gara. Horretarako, ahalik eta zauri gutxien eragingo dituen teknikak erabiliko ditugu, baita sustraiak arraspatuko eta garbituko ere. Eta, behar izanez gero, kirurgia-teknika eta birsorkuntza periodontalerako teknika konplexuak ere baliatuko ditugu.
-
Protesiak
Hortz gabezia tratatzeko hainbat aukera daude, paziente bakoitzaren beharrizanen arabera: protesi erauzgarriak, egitura metalikoa dutenak eta ez dutenak, kakodunak eta kakogabeak; hortzetako protesi finkoak (zubiak), etab.
Gure helburu nagusia hortz-egitura bere horretan osorik mantentzea da, ahal den neurrian behintzat. Horregatik, ohiko koroez gain (hortz-zorroak) baditugu beste aukera batzuk, onlay inkrustazioak erabilita. Inkrustazio hauek hortzetako ehunen antz-antzeko portaera duten materialez eginda daude.
-
Larrialdi zerbitzua
Esku-hartze edo ebakuntza azkarra eta eraginkorra behar den kasuetan, ahalik eta bizkortasun handienarekin jokatzeko behar diren bitarteko guztiak ditugu eskura. Mina agertzean, hortzak galtzean, protesiak apurtzean, etab. Ahalik eta denborarik laburrenean jartzen dugu konponbidea.
IMQ hortz-asegurua behar duzu?
Prezio merkeagoak nahi badituzu, IMQ hortz-aseguruak konpentsatu egiten zaitu.
Kontaktua
Bete hurrengo inprimakia eta zurekin harremanetan jarriko gara zure zalantza guztiak argitzeko.
Ordutegi jarraitua. Astehelenatik ostiralera 8:00etatik - 20:00etara.
94 655 11 99